jueves, 24 de noviembre de 2016

ZARAUTZKO EUSKERA EGUNA IMANOL URBIETARI OMENALDIA


Imanol Urbieta Zarautztar musikari famatu on hau hil zen 2016ko irailaren 28an. Hau dela eta bere lan garrantzitsuari ohorea egiteko omenaldia egingo zaio Abenduak 3 larunbata Donibane Plazan arratsaldeko 17tan Euskera eguna dela eta. Kantu jira honen ibilbidea hau izango da: Donibane plaza - Geltoki - Torre Luzea -Musika Plaza

                                Imanol Urbieta 1932-2016 Zarautz

Hemen dituzue abestuko diren abesti batzuk:



                            BIZITZA KANTU BAT DA + BEHIN BETIKO

 
        OIHU BAT ENTZUN DA

 
                                                                   MAC MIKEL

                                        EUSKAL HAURRAK BAGOAZ 

Euskera eguna ospatzeko eta gizon garrantzitsu honi ohore egiteko, Abenduak 2an eskolako irrati saioan goizeko 9:30tan bere semea den Manu Urbietari eta Jaione Escudero musikariari elkarrizketa egingo zaie Imanol Urbieta hobeto ezagutzeko. Benetan interesgarria!
 Non? OROKIETA IRRATIA 93.1FM
Noiz? ABENDUAK 2 9:30TAN 

Azkenik gustuko duzuen modako abesti polit hau:

                                   EUSKARAREN TXATXANGORRIA

Informazio gehiago nahi baduzu hemen helbidea: http://www.euskararentxantxangorria.eus/


 

lunes, 14 de noviembre de 2016

martes, 8 de noviembre de 2016

EUSKERA EGUNA. ABENDUAK 3

Euskera eguna badator eta abesti batzuk prestatu behar ditugu. Hemen Ken zazpi taldearen "Izarren hautsa" eta Emusik2016ren"Musika bizitza" abestiak.

                                                                    izarren hautsa



                                                   musika bizitza

EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Lau haizeetara hegan egin dezala, euskararen txantxangorriak! 

 Gozatu kantari!

 

LOS CHICOS DEL CORO


"LOS CHICOS DEL CORO" pelikula ikusi dugu. Asko gustatu zaizuenez hemen duzue bideo bat ikusteko nola egin zen. Gogoratu pelikula hau frantsesa dela.


                                                   nola egin zen?

Hemen txirularekin ikasiko dugun abestia
                      txirularekin joko dugun "Vois Sur Ton Chemin" abestia

Ahotsa nola klasifikatzen den ere ikasi dugu. Ahots ilunak (gizonezkoak) eta ahots zuriak (emakumeak eta umeak). Hemen bideo bat.
                                           ahotsen klasifikazioa
                                   
singing oprah operaHau hobeto ulertzeko, musika modernoan zeintzuk abeslarik zein motatako ahotsa duten entzuteko, hemen bideo bat ikusgai. 

                               musika modernoko ahots ezberdinak
 
Adibide batzuk ikusi eta entzun genituen baina gehien gustatu zitzaizuena Mozarten "Flauta magikoa" agertzen den Gaueko Erreginaren bideo ikaragarri hau gogoratzea nahi dut. Disfrutatu! 

                         Gaueko Erregina. Mozarten "Flauta magikoa"
                           




                                       rock mrw someone woods opera

 Hemen Gaueko erreginaren beste bertsio batzuk umeen ahotsetan. Ikustekoa!
 8 urteko neska Gaueko erregina abesten
14 urteko mutila Gueko erregina abesten 



Isadora Duncan


viernes, 4 de noviembre de 2016

Ilargia - Ken Zazpi

Hemen duzue Ken Zazpi talde gernikarraren "Ilargia" abestia karaoke eran.






Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxu jotzailea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da.

Talde honen informazio gehiago nahi baduzue hemen duzue beraien web helbidea http://kenzazpi.com/


Ongi etorri MUSIKA 6 OROKIETAN blogera. Hemen gelan landuko ditugun gauzak jarriko dira.